Bilatu blogean

2020(e)ko azaroaren 22(a), igandea

GURE ZIRKUA

Badator! Gure zirkua Tolosan izango da abenduan! Joateko aukera ematen badigute bihartik aurrera sarrerak salgai jarriko dituzte!

2020(e)ko otsailaren 29(a), larunbata

Gipuzkoako eskolarteko ziklo krosa Itsasondon!

Gaur giroak lagundu ez duen arren, Itsasondon ekitaldi jendetsua izan dugu, Gipuzkoako ziklo kros proba zehazki.

Guraso elkarteak bertan taberna jarri du korrikalari, hauen senideei eta egarrituta edo gosez zegoen edonor asetzeko!

Eskerrik asko hau dena antolatzen ibili zareten gurasoei! Lan ederra egin duzuena! 


Probako garaileak

Proban parte hartu duten hiru herritarrak, aupa zuek!

2020(e)ko otsailaren 6(a), osteguna

INGURUKO EKINTZAK

Ordizian otsailaren 10etik 15era izango den egitaraua ikusteko, egin klik! 

https://www.ordizia.eus/kultura-albisteak/4462-ordiziako-kaldereroak-eta-zozomikote-datorren-astean

2020(e)ko urtarrilaren 8(a), asteazkena

GABONAK BUKATU DIRA

Gabonetako oporraldia bukatu da, baina ez gara geldirik egon! kantu - kantari ibili ginen abenduaren 24ean eta ezusteko bisita izan genuen... Olentzero eta Mari Domingi Itsasondora etorri ziren gu denoi kuku bat egitera!


Hemendik aurrera ere ez dugu geldi egoteko asmorik! ea zein sorpresa izaten dugun hemendik aurrera!

2019(e)ko abenduaren 20(a), ostirala

INGURUKO EKINTZAK: TOLOSA


Gabonetako oporrak iristeko desiatzen gaude eta Tolosan hainbat eta hainbat ekintza antolatu dituzte aspertzeko denbora ez izateko!